Zer da jolasa?

Eragiten dion plazera bereganatzeko helburuarekin jolasten da norbanakoa. Jarduera librea da, borondatezkoa, eta inor ez dago horretara derrigorturik. Doakoa, desinteresatua eta transzendentziarik gabea da. Horren protagonista den heinean, haurraren garapenerako erabilgarria eta beharrezkoa da jolasa.

LEGO-child
Jolasa arnasa hartzea bezain garrantzitsua da haurrarentzat.

Jolasaren baitan, ordea, uste okerrak izaten dira. Jolasa ez da lan-tresna. Ez da erreminta pedagogikoa, ezta entretenimendua ere, kontrakoa baizik. Kontu serioa da, hots, hazteko eta helduarorako prestatzeko era da. Haurrarentzat, arnasa hartzea bezain garrantzitsua da jolasa, eta ez zaio jolasten irakatsi behar, aditua da horretan. Haurra jolasaren egilea, aktorea eta zuzendaria da aldi berean.

Laburbilduz, hazkuntza fisikoa, emozionala, kognitiboa eta soziala ahalbidetzen dizkio jolasak haurrari. Osasuntsua den edozein haur aritzen da jolasean, eta oinarri-oinarrian, horixe da egin behar duena: jolastu.