Formakuntza akademikoa
- Psikologian lizentziatua (EHU).
- Jolas-terapian titulatua (PTES-PTI).
- Haur eta nerabeen Psikodiagnosian formakuntza (Umayquipa).
- Sandplay-en formakuntza (PTES).
- Gestalt Terapian formakuntza (Bidean Psikoterapia Humanista Zentroa).
Gipuzkoako Psikologoen Elkargokide zenbakia: GZ02111
Play Therapy International elkarteko elkargokide zenbakia: 201300085
Psikoterapeuta bezala, nire lana errespetuan, ulermenean, eta onarpenean oinarritzen den laguntza erlazio bat eskeintzea datza, pertsonaren bidean bidelagun bilakatzen naizelarik. Horretarako ikuspegi holistiko eta humanista bat erabiltzen dut, izan ere, osotasuna zatien batuketa baino gehiago dela uste dudalako. Eta haurrekin lana egiteko beraien hizkuntza berdina erabiltzea derrigorrezkoa deritzot, eta jolasaren bidez lortzen dut helburu hori.
Psikologia ikasketak amaitu nituenetik, Gipuzkoako Diputazioko zerbitzu ezberdinetan lan egin dut haurrekin, nerabeekin eta familiekin harrera etxeetan eta hezitzaile familiar gisa. Gaur egun, berriz, kontsulta pribatuan haur, gazte zein helduekin egiten dut lan eta arreta goiztiarreko programa batean.
Eguneroko lana amatasunarekin bateratzen dut.
Honako elkarte profesionalen kide naiz:
- Play Therapy International.
- Asociación Española de Terapia de Juego.
- Euskal Herriko Jolas Terapia Elkartea.