Ikastaroak

Udako Topaketak 2019

2019ko Hik Hasiren Udako Topaketak: ohiko ikastaroak – uztailak 2, 3 eta 4

————————————————————————————————————————————-

JOLASA ETA JOLAS TERAPEUTIKOA

————————————————————————————————————————–

 

2018ko Hik Hasi Udako Topaketa

 

Irakasleak: Euskal Herriko Jolas Terapia Elkarteko kideak

Oharrak:* KOPURU MUGATUA *

Uztailak 2, 3 eta 4. DONOSTIAko EHUn.
9:00 – 14:00Gaur egun ez dago zalantzarik haurraren garapenean jolasak duen garrantziaz. Nolako jolasaz hitz egiten dugu? Jolasa eta jolas terapeutikoari buruzko hausnarketa egingo dugu.

 

Zein begirada eta zein jarrera ditugu haurraren jolasarekiko?

Haur eta nerabeen garapeneko uneren batean premia bereziren bat ager daiteke, edota helduaren begirada, bultzada eta arreta behar izan dezakete ikasleek.

Hainbat teknika edo baliabide ezagutu eta bizituko ditugu ikastaro honetan, haurra hobeto ulertzeko eta bere garapen osasuntsu eta orekatuan laguntzeko.

Norentzat: 2 urtetik 14 urte bitarteko haurrekin lan egiten duten profesionalentzat.
Aholkulari, PT, tutore, hezitzaile, irakasle, bide-lagun…

Izaera: Teorikoa eta bibentziala

 
——————————————————————————————————————————————
Jolas-terapiari buruzko hitzaldia Donostiako Unibertsitatean