
Psikomotrizista eta psikopedagogoa.
Formakuntza akademikoa
- Magisteritzan diplomatua (EHU).
- Psikopedagogian lizentziatua (UNED).
- Bioenergetika masterra (Instituto Anthos, Madrid).
- Aucouturier Psikomotrizitate praktikako (Hezkuntza eta Laguntza) espezialista titulua. (Luzaro eskola-Bergara-UNED).
- Esku-Hartze Sistemikoa Hezkuntzan (EVNTF).
- Jolas Terapian titulatua (PTI- PTES).
- Sandplay-en formakuntza (PTES).
Psikomotrizista Profesionalen Elkarteko elkargokide zenbabia: 262
Play Therapy Internationaleko elkargokide zenbakia: 201300090
Irakasle bezala haurrekin lan egin dudan urte hauetan, haurrekiko begirada profesional gizatiarragoa eta globalagoa eraikitzen ahalegindu naiz.
Garapen osasuntsuaren prozesuak ulertzeko begirada honekin bat eginik eta eskola humanistan kokatutako etengabeko prestakuntzan murgildurik “Intervención Sistémica en la escuela” formakuntza burutzen dut Mª Jesus Urangarekin (IVNTF).
Pertsonen laguntzan eta nere lan pertsonalarekin konprometitua egonik, “Personterapia Bioenergética” Masterra burutzen dut Madrilgo Anthos institutuan, Luis Pelayo doktorearen gidaritzapean. Honek, oreka emozionala lortzeko gorputz-lanketak duen garrantziaz jabetzera narama.
Urte batzuetan zehar Zuhaizpe Centro de Salud Vitalen kolaboratu dut.
Eskolan egiten dudan lana aberastu asmoz eta haurren akonpainamentu eta entzute terapeutikoago bat eskaintzeko xedez, heziketa eta laguntzarako Aucouturier Psikomotrizitatean prestakuntza jasotzen dut Bergarako Luzaro Eskolaren eskutik. Budapesteko Lóczy Institutuan osatzen dut haurtzaroaren formakuntza.
Urte batzuk beranduago Joaquin Blix eta Jolas Terapiarekin topo egingo dut, lau urteetan zehar formatuko naizena. Ondoren sakontze ikastaroak burutuaz Sandplay edo hondar jolas terapia deiturikoan.
Haurtzaroaren ongizate emozionalean hala nola paradigma psikologiko eta sozialaren aldaketan interesatua egonik, gaur egun formatzen eta kolaboratzen jarraitzen dut mugimendu sozial ezberdinekin.
Honako elkarte profesionalen kide naiz:
- Psikomotrizista Profesionalen Elkartea (APP).
- Pikler-Lóczy Euskal Herriko Elkartea
- Play Therapy International.
- Asociación Española de Terapia de Juego.
- Euskal Herriko Jolas Terapia Elkartea.