Axun Segurola Querejeta

DSC_0068

Pedagogoa eta psikomotrizista.

 

Formakuntza akademikoa:

  • Pedagogian lizentziatua (EHU).
  • Heziketarako Psikomotrizitate Praktikan (Hezkuntza eta Laguntza) espezialista titulua. (Luzaro eskola-Bergara-UNED).
  • Jolas Terapian titulatua (PTES-PTI).

APP psikomotrizisten elkarteko bazkide zenbakia: 314

Play Therapy International elkarteko elkargokide zenbakia: 201300104

Pedagogia ikasketak burutu eta berehala behar bereziak zituzten umeekin lanean hasi nitzen.

Nire lanean, haurren beharrak hobeto ulertu eta lagundu ahal izateko, Heziketa eta Laguntzako Aucouturier Psikomotrizitate formakuntza jaso nuen Bergarako Luzaro psikomotrizitate eskolan.

Ordu ezkero, hainbat arlotan lanean aritu naiz: Lanbide Heziketan, Haur Hezkuntza zikloko irakasle bezala eta Laguntza arloan psikomotrizista bezala.

Nire ibilbide profesionalean, haurraren garapen prozesu osasuntsua ezagutu eta hori posible egingo duten beharrezko baldintzetan sakontzeko aukerak bilatzen aritu naiz. Horrela, nire lan pertsonaletik abiatuta, haurrarekiko begirada global eta errespetuzko bat garatzen lagundu didaten formakuntzetan parte hartu izan dut: Pikler-loczy pedagogia, Jolas Terapia formakuntza, Pestalozzi komunitatea…

Une honetan, psikomotrizista bezala eta eskolan ikaskuntza prozesuko bidelagun bezala aritzen naiz. Eta egunerokoan, orain arte ikasitakoa praktikan jartzen saiatzen naiz.

Honako elkargo profesionalen kide naiz:

  • Euskal Herriko Pikler-Loczy elkartea.
  • APP Psikomotrizisten Elkartea.
  • Play Therapy International.
  • Asociación Española de Terapia de Juego
  • Euskal Herriko Jolas Terapia Elkartea.