Jolasa laguntza terapeutiko gisa erabiltzea, horixe da bere funtsa. Jolas-terapiak haurra erdigunean jartzen du, modu ez agresiboan eta ez intrusiboan. Zentzu horretan, alde fisiko, espiritual, emozional, afektibo eta kognitiboetan era kontzientean zein inkontzientean sakontzeko aukera eskainiko zaio haurrari.
- Jolasaren bidez irudikatzea haurtzaroak eskaintzen duen auto-sendatze erarik naturalena da. (Erik Erikson)
Jolas-terapiak bere Nia onartzen lagunduko dio haurrari, inolako ebaluaziorik eta presiorik gabe. Haurrak, jolasaren bitartez, bere barne-mundua kanporatu ahal izango du, eta, aldi berean, bere buruari aurre egiten onesteko, ikasteko eta kontrolatzeko abagunea emango dio.
Heldua ez ezik, aditu objektiboa ere izango den pertsona baten begiradapean jardungo du haurrak jolasean. Haurra bere horretan onartuko du, eta jolasaren ezaugarriak aintzat hartzearekin bat, horien gaineko irakurketa egingo du.
Galdera ohiko hauei buruz jakiteko klikatu:
Zein teknika erabiltzen ditu Jolas- terapiak?
Nori zuzenduta dago Jolas- terapia?