Jolas- terapiak XX. mende hasiera eta erdialdean eman zituen lehen urratsak. Ordurarte autore aitzindariek eman zituzten ekarpenen ondorioz mundu guztira zabaltzen joan zen. Batez ere 1980. hamarkadatik aurrera era nabarmenean hedatu zen mundu guztira.
Gaur egun guztira 27 herrialdeetan dago Jolas-terapia: Erresuma Batua, Irlanda, Frantzia, Alemania, Espainiar Estatua, Errumania, Grezia, Errusia, Kanada, Estatu Batuak, Indonesia, Australia, Eslobenia, Zelanda Berria, Hong Kong, Hego Korea, Etiopia, Hego Afrika….
Bereziki EE.BB , Erresuma Batua eta Kanda izan dira eta dira Jolas-terapia gehien hedatu duten herrialdeak. Erresuma Batuan eta EE.BBetan, esaterako, Jolas-terapia aretoak daude eskoletan eta jolas- terapeuta lanbide errekonozitua da.
Azken hamarkadetan Jolas-terapia mundu guztira zabaltzen joan da eta bertan Jolas-terapiaren praktika onak bermatzen dituzten erakundeak sortzen joan dira.
Mundu mailan bi erakunde ezagunenen artean APT (Association for Play Therapy), EE.BB etakoa, eta PTI (Play Therapy International), Erresuma Batukoa daude; Euskal Herriko elkartekideak partaide garenak. Biak hala biak mundu mailan elkarte kideak dituzte (APTk 5000 inguru eta PTIk 2500) eta haien lana Jolas-terapia ahalik eta gehien zabaltzea da, besteak beste.
Estatu mailan berriz, PTES (Asociación Española de Terapia de Juego) da lanean dabilen beste elkartea, gurearekin eta probintzia batzuetan sorturako beste elkarteren batekin batera.