Jolas Terapia Formakuntza

Euskal Herriko Jolas Terapia Elkartetik oso pozik gaude bigarrez aldiz Donostian JOLAS TERAPIA FORMAKUNTZA aurrera eramango dugulako Joaquin Blix Formoso doktorea, estatuko jolas-terapian dagoen aditu handienetariko eta haur psikoterapeuta ezagunarekin batera.

Jolas_terapia_formakuntza2023

Formakuntzaren hasiera data 2023ko urtarrilak 28-29ko aste bukaeran izango da Donostiako Egia auzoan. (klikatu hemen nola iritsi jakiteko) eta gehienez ere 16 pertsonentzat plaza egongo da. Formakuntza era presentzial batean izango da eta erabiliko den metodologia teoriko/esperientziala izango da.

Formakuntzaren iraupena hiru urtetakoa izango da, 10 moduluetan antolaturik ikasturte bakoitza, aste buruka, larunbatetik igandera bitartean aste buru bakoitza. Egutegia deskargatu dezakezu nahi baduzu (formakuntzaren hasieraren atzeratzea dela eta iraileko aste burua adostutako beste aste buru batean egingo da) .

Formakuntza psikoterapeuta, psikologo, psikopedagogo, PT, erizain, familia terapeuta, terapeuta okupazional, gizarte langile, arreta goiztiarreko terapeuta edo haurrekin lan egiten duen edozein profesionali zuzenduta dago.

Formakuntzaren ondoren jolas- terapeuta titulua jaso ahal izango da beti ere ezarritako baldintzak betetzen badira. Deskargatu programak hemen:

1. Mailako programa

2. Mailako programa

3. Mailako programa

Formakuntzan izen emateko izen- emate dokumentua bete beharko da eta marikularen ordainketa egin programan agertzen den bezala eta jolasterapia@gmail.com emailera bidali ziurtagiria. 

Gurekin harremanetan jarri nahi baduzu deitu 646045699 telefonora (Lide) edo email bat idatziguzu.