Lide Treku Urreta

DSC_0202

 

Haur eta nerabe psikologoa eta jolas- terapeuta.

 

Formakuntza akademikoa

  • Psikologian lizentziatua (EHU).
  • Jolas- terapian titulatua (PTES-PTI).
  • Sandplay formakuntza (PTES).
  • Gestalt Terapian formakuntza (Bidean Psikoterapia Humanista Zentroa) –burutzen-.

Gipuzkoako Psikologoen Elkargokide zenbakia: GZ02134

Play Therapy International elkarteko elkargokide zenbakia: 201300117

Nere haurrekiko interesa eta errespetua oso gaztetandik datorkit. Hori dela eta hezkuntza eta psikologiarako jakin-nahia beti nere ibilbide pertsonalean nerekin joan dira. Lehenengo, eskola- sistema libreekiko interesa eta praktika gauzatu nituen  eta ondoren, unibertsitatean lehen aldiz Jolas- terapiari buruz jakin nuenetik, haur psikoterapia eta Jolas-terapian zentratu dut nere ibilbide profesionala. Gaur egun ere nere ezagutza eta praktika hobetuko duten formakuntzak egiten jarraitzen dut.

Kulunkan Psikologia, nere psikologia gabinetean, lan egiten dut 2012. urtetik beste bi lankiderekin batera. Besteak beste, Donostiako Udaleko genero indarkeriaren biktimentzako zentroan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Haur eta Nerabeen Babeserako teknikari bezala eta Beasain edo Lazkao bezalako udaletxeentzat haur eta nerabe psikologo bezala lan egin dut azken urteetan. Baita ETB1 eko kolaboratzaile bezala haur eta nerabe psikologo bezala. Psikosolidario@k proiektuaren sortzaileetako bat ere banaiz, beste lagun eta kide batzuekin batera.

Psikologia, nere lana izateaz gainera, nere pasio handietako bat da. Pertsonok gure burua osatzeko dugun gaitasunean erabat sinisten dut, bereziki haurrek dutenean; harritzen jarraitzen naute duten barne indarra eta sendotasunak. Nere maisuak dira, hauetako batekin hamar pertsona helduekin baino gehiago ikasten dut.  Platonek zioen bezala, pertsona bat gehiago ezagutzen da ordu bete berekin jolasean, urte beteko elkarrizketa batean baino, eta helduak inoiz edo behin jolasten dugu.

Honako elkarte profesionalen kide naiz:

  • Play Therapy International.
  • Asociación Española de Terapia de Juego.
  • Euskal Herriko Jolas Terapia Elkartea.