Haur bakoitzaren beharretan eta motibazioetan oinarritzen denez, jolas-terapia saioak desberdinak dira, eta, ildo horretan, haurrarengana iristeko erak ere. Dena den, jolas-terapiak espezializatutako teknika eta metodo ludiko zenbait barne hartzen ditu:
- Gorputz-espresiorako eta mugimendurako teknikak
- Espresio plastikorako teknikak
- Espresio narratiborako teknikak
- Espresio sentsorialerako teknikak
- Erlaxazio eta bistaratze teknikak
- Espresio dramatikorako teknikak
- Musika espresiorako teknikak
- Teknika proiektibo sinbolikoak