Aipatutakoaren harira, jolas-terapeuta izateko formazio berezia jasotzea behar-beharrezkoa da. Horrek bakarrik bermatuko du ezagutza, zerbitzuaren kalitatea eta lanbidearen kode deontologikoa betetzea. Gaur egun Euskal Herrian akreditaturik dauden jolas-terapeuten zerrenda eta eskaintzen dituzten zerbitzuak hauexek dira:
Kulunkan Psikologia (Amara- Donostia)
Haizea- Garapen Pertsonalerako Gunea (Egia- Donostia)
Maria Zunzunegi Gabinete Psikologikoa (Azpeitia)
Naia. Psikologia, haur garapen eta arreta goitiar zentroa. (Tolosa)