Euskal Herriko Jolas Terapia Elkartetik oso pozik gaude hirugarren aldiz Donostian JOLAS TERAPIA FORMAKUNTZA aurrera eramango dugulako Marta Aizpurua (Amets) eta Lide Trekuren eskutik eta Joaquin Blix Formosoren kolaborazioarekin.
Formakuntzaren bigarren mailaren hasiera data 2026eko urtarrilak 17-18ko aste bukaeran izango da Donostiako Gros auzoan. (klikatu hemen nola iritsi jakiteko) eta gehienez ere 16 pertsonentzat plaza egongo da. Formakuntza era presentzial batean izango da eta erabiliko den metodologia teoriko/esperientziala izango da. Formakuntzaren lehenengo mailaren hasiera bigarren maila bukatzerakoan izango da, 2027ko urtarrilan.

Formakuntza osoaren iraupena bi urtetakoa izango da, 10 moduluetan antolaturik ikasturte bakoitza, aste buruka, larunbatetik igandera bitartean aste buru bakoitza. Bigarren mailako Egutegia deskargatu dezakezu nahi baduzu.
Formakuntza psikoterapeuta, psikologo, psikopedagogo, PT, erizain, familia terapeuta, terapeuta okupazional, gizarte langile, arreta goiztiarreko terapeuta edo haurrekin lan egiten duen edozein profesionali zuzenduta dago.
Formakuntzaren ondoren jolas- terapia formakuntzako titulua jaso ahal izango da beti ere ezarritako baldintzak betetzen badira. Deskargatu programak hemen:
Gainbegiratzeak eta titulua jasotzeko baldintzak
Formakuntzan izen emateko izen- emate dokumentua bete beharko da eta marikularen ordainketa egin programan agertzen den bezala eta jolasterapia@gmail.com emailera bidali ziurtagiria.
Gurekin harremanetan jarri nahi baduzu deitu 646045699 telefonora (Lide) edo email bat idatziguzu.
